Pertsonaren barrena islatzen duen erretratua eskaintzea betiko nahia da, topikoa ia, erretratugileen artean.
Eta ulergarria da, hori delako benetako erretratuaren funtsa. Irudi “hutsak” ez du ezer transmititzen ez badu itxuraren gainetik izatasuna bera irudikatzen.
Pertsona positiboki erakusten duten potretak egitea duzu Agurtzane Anduetza artistaren proposamena, laguntasuna ematen duten erretratuak, etxea alaituko dutenak, besteenganako eta baita geureganako esker ona adierazten dutenak.
Hemen ikus ditzakezu adibide batzuk hainbat teknikarekin eginak, esperientzia zabalaren ondorio direnak.
Horrela erabaki ahalko duzu bere lanak konfiantza ematen dizun bere eskuetan uzteko eginkizun sentibera den hau, edertasunaren emaitza estetikoan biltzeko pertsonaren aurpegiera eta pertsonari darion bizi indarra.
Pentsatzen bazaude, zalantzak argitzeko jar zaitezke harremanetan dei eginez edo idatziz kontakturako paratutako bideetatik. KONTAKTUA
Ezusteko oparia bada edo artistarengandik urrun bizi bazara, erretrataturik ikusi nahi duzun pertsona edo pertsonen argazki zure ustez egokienak aukeratu beharko dituzu, eta adostutako moduan igorri. Ez dute zertan argazki bikainak izan behar, aski da gustukoak izatea.
Zuzenean Agurtzane berarekin egoteko aukera bada, elkartzeko hitzordua egin, eta berak eginen du lanerako oinarri izango den argazki saioa.
Ikus dezakezu ohiko neurri eta prezioen informazioa, baina erretratatu beharrekoak asko badira edo beste tamaina batekoa, galde dezakezu prezioa jakiteko.
Enkargua burutzeko denbora bat izatea gomendatzen da. Hamabost egun eta hilabete artekoa lapitzezko eta akuarelazko erretratuak, eta hilabete batzuk olioz egindakoak.
Esker mila.