Agurtzane anduetza

Agurtzane-Anduetza-Erretratuak-2

Artista euskalduna, Iruñean 1960an jaioa.

Nerabe zela gurasoak galdu zituen, eta gertaera horrek eraman zuen bizitzaren esparru askotan bere kabuz ikastera, baita lan arloan ere. Arrazoi horregatik, esperientzia praktikoa izan da beti bere formakuntzaren oinarri.

“Norberak ikasitakoa sakon errotzen da, eta nortasun handia ematen dio sormenaren emaitzari.”

Hamabost urte besterik ez zituen argazkilaritzaz interesatu eta laborategi propioa jarri zuenean. Geroago esperimentatuko du buztinarekin modelatzen eta marrazten. Ondoren hasiko da pinturarekin, grabatuarekin eta ikus-entzunezkoekin.

Izatez da bere obra eklektikoa, eta serietan edo instalazioetan biltzen da.

Bere lanaren emaitza estetikoa jakin-nahiaren zerbitzura, materialaren ikerkuntzaren eta materiala bera biziarazten duen emozioaren zerbitzura dago.  lan4

Norbanako berdingabean interesatuta, ofizioz horren hurbilen aurkitu duen praktika artistikoan ari da: potretak egiten.

Erretratu errealista hauen baitan atzematen da harantzago doan pertzepzio bat: artistaren eskua da, transzendentziaren bila segitzen duena, baita izaki humanoarengan ere.

https://anduetza.wordpress.com/