Erretratu baten atzean…

“Maialen eta Julen”(akuarela enmarkatua 60 x 80 cm.)

Zer dago opari pertsonalizatu baten atzean? Enkargatutako erretratu baten atzean zer dago? Maitasuna, aintzatespena eta zoriontasun-desiorik onenak eskaintzeko asmo horren emaitza da obra.

Beti esaten dut baliotsuena prestakuntzan jartzen den asmoa eta maitasuna dela, bai enkargatzen duten pertsonen aldetik, bai nik egiten dudan bitartean.